OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA

Ordizia Rugby Kirol Elkartearen Estatutuetako 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bertan aurreikusitako ahalmenarekin bat etorriz, klubeko bazkideei OHIKO BATZAR OROKORRERAKO deia egiten zaie. Batzar hori 2025ko uztailaren 23an, asteazkena, izango da, Ordiziako (Gipuzkoa) Barrena Jauregiko Areto Nagusian, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian. Gai-zerrenda hau izango da:

1. 2024ko uztailaren 23ko Batzar Nagusiaren akta irakurtzea eta onartzea.

2. 2024/25 kirol-denboraldiaren balorazioa

3. Entrenatzaile aldaketa eta staff eta jokalari aldaketak

4. FERek Ohorezko Mailarako proposatutako aldaketak 2025-2026 aldirako

5. Ekitaldiko memoria, balantzea, kontuak ematea eta 2024/25ko kontuak onartzea

* Finantziazio ekimenak

– 100 bultzada ekimena

– Patrozinioak

– Erakundeak

– Altamira tabernaren esleipena

6. Asanblada ez ohizkoa irailean

7. 2025-2026 denboraldirako aurrekontua

8. Bazkide-kuotak eta jokalari fitxak onartzea

9. Gipuzkoako errugbi kluben lantaldea eta gure erreflexio taldearen emaitza

10. Galde-eskeak.

Bazkideek Klubeko bulegoetan aztertu eta kontsultatu ahal izango dituzte Batzarrak onartu beharreko gai-zerrendako puntu guztiak.

Ordizian, 2025ko uztailaren 7an